mastodon.world is one of the many independent Mastodon servers you can use to participate in the fediverse.
Generic Mastodon server for anyone to use.

Server stats:

11K
active users

#datuak

1 post1 participant0 posts today
Joxe Rojas 🥐
Apuntatzen zara #ListaRobinson delakoan spamik ez jasotzeko... datubasea hackeatzen dute, eta zure datu pertsonalek enkantean bukatzen dute, hasieran baino zaurgarriago.

#DanaTxarto #pribatutasuna #datuak

https://hipertextual.com/2025/04/filtracion-lista-robinson-espana-600-mil-usuarios-afectados

Torrekua
Teknofrekuentzia: Internet eta CO2 Isurketak

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1741276060524-internet-eta-co2-isurketak

«Sarritan, hodei digital garbi eta arin gisa irudikatzen dugu, baina zer dago benetan sarearen atzean? Datu-zentro erraldoiak, energia-kontsumo izugarriak eta CO2 isurketak»

@bikonet @antxetairratia

#Datuak #Ekologia #Ezagutza #Teknofrekuentzia

Joxe Rojas 🥐
Egun on!

Zure Mastodon kontua mastodon.social-en baduzu, edo irudian marka gorria duten instantzietan, zure datuak Estatu Batuetan daude, Trump, Musk eta enparauek edozein unetan asmatu ditzaketen lege eta arauen menpe. (https://labur.eus/pjtQR)

Gauzak dauden bezala, irmoki #dagomendat kontu horiek mastodon.eus edo mastodon.jalgi.eus edo Europako instantziaren batera migratzea, hobe gaur bihar baino.

Prozedura erraza da. Hemen azalpenak: https://teknopata.eus/2025/01/nola-migratu-mastodon-4-pausu/

#pribatutasuna #datuak

KoopFabrika
Aurreko 8 edizioetan KoopFabrikan lortutako emaitzak ezagutu nahi dituzu? Infografia hau partekatzen dugu zurekin, ikusi! ☺️

Zu ere gurekin saretuko zara?
Izan eraldaketaren parte!
📣 Eman izena: https://koopfabrika.eus/ekitaldiak/ekintzailetza-kooperatiboko-eskola-24-25/

#ProiektuBizienBidelagun
#Datuak #Infografia

Olatukoop
Gaindegiaren 20. urteurrenaren ospakizunetik gatoz, Euskal Herria bere osotasunean kontuan duen azken hogei urtetako datu sozioekonomikoen txosten konparatiboa besapean.

Antton Lafont gogoan, garapen ekonomiko justu eta lurraldetu baterako ezinbestekoa den tresnari bide berri oparoa desio diogu, bidean egingo dugu elkarlana.

https://gaindegia.eus/

#Gaindegia #Ekonomia #datuak #EuskalHerria

Gorka Julio
Kanibalismo-sintetikoaren eta kakaztearen ibaietan

Sare sozialen bidez galdetu nuen informazio iturri zuzen eta interesgarriak proposatzerik zuen norbaitek eta ez nuen erantzunik jaso. Beharbada artikulu honi erantzun ugari iritsiko zaizkio, baina ez dut uste. Beharbada informazio iturrien bila, ibaian gora jotzeaz nekatu gara; nahiago dugu informazio-ibaiak eraman gaitzan, itsasoan ito behar badugu ere.

Informazioaren kalitatearen beherakada errealitate bat da. Adimen artifizialaren bidez sortutako kalitate baxuko edukia topatzea gero eta ohikoagoa da. Zalantzagarria bada ere, bere burua jango duen kanibalismo-sintetiko baten aurrean egon gaitezkeela diote. Horren aurrean, badira kalitatezko informazioa eta datuak ziurtatzeari ekin diotenak ere.

Zerbitzuen kalitatean ere gainbehera nabarmena da. Orain arteko negozio ereduek enpresa gehienak horretara bideratzen ditu, kakaztea deitu izan zaion eredutik. Behin, bitan, hirutan gertatzen bada, patroi argi bat dagoela esateko garaia iritsi da. Bere burua soluzio-faltsu bezala aurkezten saiatuko direnak ere ez dira faltako.

Kanibalismo-sintetikoari eta kakazteari aurre egiteko soluzio magikorik ez dago, baina badira kontutan hartu beharrekoak. Proiektu, produktu edo zerbitzu ezberdinetan apustu egiten dugunean, hiru faktore hauek kontuan hartzen baditugu, ez dakit soluzioa, baina soluziobide baten aurrean egon gaitezke.

Lanaren nolakotasuna: Proiektu (produktu edo zerbitzu) bat sortzeko egiten den lanaren nolakotasuna oso garrantzitsua da. Horrek barne hartzen ditu prozesuan parte hartzen dutenen lan-baldintzak: antolakuntza, eskubideak, ordainsaria, erabaki ahalmena… Baita erabiltzaileena ere, askotan datu-sortzaileak baitira.

Erabilera-balioa: Proiektuak truke-balioaren gainetik, erabilera-balioa lehenetsi behar du. Merkatuko logikatik soilik pentsatutako proiektuetan, beti lehenesten dira kapitala jarri dutenen interesak, eta ez besteena.

Jabetza kolektiboa: Proiektuak jabetza kolektiboan (komunitarioa, komunala, publikoa…) oinarritua izateak garrantzi handia du. Erabakiak hartzeko azken hitza jabetzak markatzen duelako askotan, baina baita gobernantza eredu partekatuak eta kolektiboak ezartzeko aukera ematen duelako.

Ideia hauek ez dira berriak, eta lasai esan dezaket kooperatibismo eraldatzailetik eratorriak direla asko. Teoriaz gain, praktika interesgarriak ere ari dira gertatzen, ez bakarrik teknologia arloan, baita beste sektore batzuetan ere. Ikusi, adibidez, Duralex ekoizpen enpresaren kooperatibizazioa.

Informazio ibaiari buruz hasi eta Duralexen amaitu badut ere, azpimarratu nahi dut informazio-fluxua berriz ere gure esku hartu behar dugula. Informazio ona izatea ezinbestekoa da erabaki onak hartzeko. Eta hori ez da ematen digutenari men eginez etorriko; gure informazio-iturriak aukeratu, ebaluatu eta gure algoritmoak entrenatzera iritsi beharko dugu horretarako. Digitalitatetik kanpo gehiago pentsatzeko ordua ere iritsi zaigu, baina hori beste egun baterako utziko dut…

Oharra: Testuan lotura ugari daude, eta bakoitzak mundu bat irekitzen du. Testua loturetan klik egin gabe irakurtzeko moduan idatzi dut, baina loturetan nabigatzeko gonbidapena luzatzen dizuet.

#datuak #enshitification #informazioa #iturriak #kakaztea #kanibalismo #kapitalismo #teknologia

https://etzi.pm/kanibalismo-sintetikoaren-eta-kakaztearen-ibaia/

Talaios kooperatiba
'Semaforo gorria Gasteizen'
@teketen talaioskidea gure hiriak multinazionalentzat datifikatzeak suposatzen duen lotura eta utzikeriaz.
#datuak #hiriak #GAFAM
Berrian:
https://www.berria.eus/komunikazioa/analisia-komunikazioa/semaforo-gorria-gasteizen_2118502_102.html